Atlantikaldiara, garraio publikoan

Atlantikaldia jaialdira etortzeko modurik errazena garraio publikoan da, jasangarriena izateaz gain, aparkatzeaz ahaztuko zara eta!

Autobusez nahiz trenez iritsi daiteke Errenteriara. Garraio publikoak ohiko ordutegia mantenduko du, bai egunez bai gauez. Euskotrenek ostiral gauerako tren berezi bat ere jarriko du.

Ikusi ordutegiak zerbitzu bakoitzaren gainean klik eginda!

AUTOBUSAK

Pasai Donibane-Donostia / Oiartzun-Donostia / Hondarribi-Donostia eta Irun-Donostia lineak pasatzen dira Errenteriatik. Eguneko eta gaueko zerbitzuak daude.

IKUSI ORDUTEGIAK (EGUNEZ)IKUSI ORDUTEGIAK (GAUEZ)

RENFE

Trenez etortzeko aukeretako bat Renfe zerbitzua erabiltzea da: Brinkola – Irun linean dago Errenteriako geltokia.

KONTSULTATU ORDUTEGIAK

EUSKOTREN

Euskotrenek ere ohiko ordutegiak mantenduko ditu Atlantikaldiak irauten duen bitartean. Horrez gain, tren berezi bat jarriko du ostiraletik larunbaterako gauean, 02:00etan.

KONTSULTATU ORDUTEGIAKHENDAIA - LASARTE ORDUTEGIAKLASARTE - HENDAIA ORDUTEGIAK