Umeei (ere) eskainitako jarduera ugari, Atlantikaldian

Familia guztiarekin plana egiteko jaialdi aproposa da Atlantikaldia! Adin guztientzako aproposak diren jarduerak antolatzen dira urtero; izan ere, kultura eta arteak ez dute adinik. Programazioaren jarduera batzuk aurreratuko dizkizuegu, plana antolatzen joan zaitezten 😃

Musikaz gain artearen diziplina guztiak ukitzen ditu jaialdiak, haurren sorkuntza lantzeko moduko tailerrak ere antolatzen. Kultur topagunea gara!

Haurrei gehien interesatu dakizkieken jarduerak atera ditugu programaziotik zuri aurreratzeko: Atlantikaldiarako gogoa piztu zaizu dagoeneko?

Familia guztiarentzat aproposa den programazioa:

OSTEGUNA, IRAILAK 15:

  • Atlantikaldia Koloreztatuz: ludoteka tailerra. Errenteriako Udal Ludotekek Atlantikaldiari hasiera emango diote FAMILIAN kode lenguai eta Itsasoarekin erlazionatutako eskulan eta jolasen bitartez
  • Nongoa zara? Ikuskizuna: bertsoa, marrazkia eta musika. Zenbait sentsibilizazio saio egin ziren Errenteria-Oreretako ikastetxetan 2022ko ekainean, “nongoak zarete?” galderari tira egin eta nortasuna eraikitzeko balio duten hainbat markaren errepasoa eginez. Haietako batzuk ez ditu norberak hautatzen: jaioterria, gurasoen eta arbasoen jaioterria… Beste batzuk bai: elikadura ohiturak, janzkera., Migratzeko motiboei buruzko galderak tartekatu ziren, klaseko hizkuntza aniztasunaren errepasoa egin eta gogoetak abiatuz. Gogoeta horiekin guztiekin sortu da ikuskizuna.

OSTIRALA, IRAILAK 16:

  • Dkode eskulan tailerra: itsas kode unibertsalekin eta tokiko kodeekin lan egingo da. Batetik, zurezko eraikuntzekin Polinesiako mapa ederrak egingo dira, eta, bestetik, bertaratutakoen izenekin estandarteak sortuko dira, letraz letra, banderaz bandera. Izenemateak hemen.

LARUNBATA, IRAILAK 17:

  • 5 ateen bila: pista jokoa. Alde Zaharrean gertatzen den pista-joko honen bidez, Errenteriaren sustrai itsastarrak eta Erdi Aro eta Aro Berriko ondarea ezagutuko dituzte hiribilduko harresiak zituen 5 ateen kokagunea topatuz. 5-12 urte bitarteko gaztetxoak dituzten familiei zuzenduta. Haur guztiak pertsona heldu batez lagunduta joando dira. Izen ematea beharrezkoa (egin klik hemen).
  • Errenteriako altxorrak azaleratzen: pista jokoa. 8-12 urte bitarteko gaztetxoak dituzten familiei zuzenduta, Errenteriako Kasko Historikoan bertan agertutako aztarna arkeologikoak ezagutzeko eta arkeologiara gerturatzeko pista jokoa (1,5 ordu). Haur guztiak pertsona heldu batez lagunduta joango dira. Izen ematea beharrezkoa (egin klik hemen).”
  • Basoko Sekretuak: Amaia Elizagoien ipuin kontalaria. Urtaroz urtaro, basoan gordetzen diren sekretu askotarikoak deskubritzen joango gara. Urtaro bakoitzeko animaliak ezagutuz, eta haien istorioetan murgilduz. Basoa sentitu, bizitu eta maitatzeko aukera izango dugu elkarrekin.
  • Paddle Surf. Errenteriako ibaian zehar paddle surf ikastaroa. Izen ematea beharrezkoa (egin klik hemen).
  • ‘Eman bira’: tailerrak. Maskara afrikarren murala, perkusio tailerra, talde jolasak, afro turbanteen tailerra, eta afro-urban dantza familian. Izenemateak hemen.
  • Creative Soul: eskulan tailerra. Inprobisazioan erabil dezaketen tresna baten eraikuntza. Izenemateak hemen.

IGANDEA, IRAILAK 18:

  • Kataluniar Konexioa: rumba eta beste!. Errenteriako Herri Arte Eskolako ikasle eta irakasleek El Prat de Llobregateko Escola D’Arts en Viu eskolarekin elkartrukea egin ostean elkarlanean sortutako musika eta dantza ikuskizuna.
  • Atlas Itsasbidaia. Landarbaso Abesbatzaren ikuskizuna.

IKUSI GURE EGITARAU OSOA, HEMEN KLIK EGINDA!