Atlantikaldian Oreretan barneratzeko bisita gidatuak

Bazenekien Errenteriari ‘Manchester Txikia’ ezizena jarri ziotela industri-aroan? Historia handiko herria da, milaka istorio ezkutatzen dituena, bertako bizilagunek sortu eta bizitakoak. Errenteriako Udal Artxiboaren eskutik antolatutako bisita gidatu tematiko hauen bitartez bitxikeria ugari ezagutzeko aukera izango duzu!

Alde Zaharreko ondarea, Erdi Aroan ezaugarri ziren eta orain desagertuta dauden elementu historikoak, aurkikuntza arkeologikoak, industri aroko bizilagunen istorio eta bitxikeriak, herriko emakumeen historia,… eta pista joko bat! Aukeratu zurea.

Ikusi jarraian Atlantikaldian topatuko dituzun bisita gidatu guztien ordutegiak. Laster irekiko da izen ematea!

Bisita gidatuen programazioa:

OSTEGUNA, IRAILAK 15:

  • 17:00-18:00 | De Orereta a villa marinera (gazteleraz): “Errenteriako Alde Zaharrean kontserbatu den ondareaz gain, Erdi Aroko eta Aro Berriko Errenteriaren ezaugarri ziren eta egun desagertuta dauden elementuak (harresiko ateak, portua eta Santa Klara baseliza, eta abar) ezagutzeko bisita gidatua (ordu 1). Izen ematea beharrezkoa (laster informazio gehiago).”
  • 18:30-20:00 | Kasko historikoan ezkutatuta (euskaraz): “Errenteriako Alde Zaharrean burututako lan eta aurkikuntza arkeologikoak hobeto ezagutzeko bisita gidatua (1,5 ordu). Izen ematea beharrezkoa (laster informazio gehiago).”

OSTIRALA, IRAILAK 16:

  • 17:00-18:00 | Oreretatik itsas hiriria bisita gidatua (euskaraz): “Errenteriako Alde Zaharrean kontserbatu den ondareaz gain, Erdi Aroko eta Aro Berriko Errenteriaren ezaugarri ziren eta egun desagertuta dauden elementuak (harresiko ateak, portua eta Santa Klara baseliza, eta abar) ezagutzeko bisita gidatua (ordu 1). Izen ematea beharrezkoa (laster informazio gehiago).”
  • 18:30-20:30 | Viaje a “La pequena Manchester”: la industrializacion en Errenteria (gazteleraz):Errenteriak 1845-1936 bitartean izan zuen lehen industri aroa, historian zehar izan dituen eraldaketa prozesuetan nagusia eta Manchester txikia ezizena eman ziona, garaiko Errenteria nolakoa zen eta bizilagunak nola bizi ziren ezagutzeko bisita gidatua (2 ordu). Izen ematea beharrezkoa (laster informazio gehiago).”

LARUNBATA, IRAILAK 17:

  • 10:00-11:00 | 5 ateen bila (euskaraz): “Alde Zaharrean gertatzen den pista-joko honen bidez, Errenteriaren sustrai itsastarrak eta Erdi Aro eta Aro Berriko ondarea ezagutuko dituzte hiribilduko harresiak zituen 5 ateen kokagunea topatuz. 5-12 urte bitarteko gaztexoak dituzten familiei zuzenduta. Haur guztiak pertsona heldu batez lagunduta joando dira. Izen ematea beharrezkoa (laster informazio gehiago).”
  • 11:30-13:30 | Manchester txiki-ra bidaia: industrializazioa Errenterian (euskaraz): Errenteriak 1845-1936 bitartean izan zuen lehen industri aroa, historian zehar izan dituen eraldaketa prozesuetan nagusia eta Manchester txikia ezizena eman ziona, garaiko Errenteria nolakoa zen eta bizilagunak nola bizi ziren ezagutzeko bisita gidatua (2 ordu). Izen ematea beharrezkoa (laster informazio gehiago).”
  • 16:00-17:30 | Errenteriako altxorrak azaleratzen (euskaraz): 8-12 urte bitarteko gaztetxoak dituzten familiei zuzenduta, Errenteriako Kasko Historikoan bertan agertutako aztarna arkeologikoak ezagutzeko eta arkeologiara gerturatzeko pista jokoa (1,5 ordu). Haur guztiak pertsona heldu batez lagunduta joango dira. Izen ematea beharrezkoa (laster informazio gehiago).”
  • 18:00-19:30 | EmakumEKIN (gazteleraz): “Bisita gidatu honetan, Mariasun Landa sarien bidez berreskuratutako hainbat emakumeren bizitza-istorioetatik abiatuta, herriaren beste kronika bat ezagutu ahal izango da (1,5 ordu). Izen ematea beharrezkoa (laster informazio gehiago).”

IGANDEA, IRAILAK 18:

  • 10:00-11:30 | EmakumEKIN (euskaraz): “Bisita gidatu honetan, Mariasun Landa sarien bidez berreskuratutako hainbat emakumeren bizitza-istorioetatik abiatuta, herriaren beste kronika bat ezagutu ahal izango dugu (1,5 ordu). Izen ematea beharrezkoa (laster informazio gehiago).”
  • 12:00-13:30 | Oculto en el casco histórico (gazteleraz): “Errenteriako Alde Zaharrean burututako lan eta aurkikuntza arkeologikoak hobeto ezagutzeko bisita gidatua (1,5 ordu). Izen ematea beharrezkoa (laster informazio gehiago).”